Mostrando entradas con la etiqueta GIZARTE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GIZARTE. Mostrar todas las entradas

sábado, 14 de mayo de 2016

MOBILE LEARNING: Kahoot! para repasar Gramática y Geografía/Kahoot! Gramatika eta Geografia errepasatzeko!

KAHOOT!

Ya habíamos usado Kahoot! para repasar ejercicios de verbos en Euskera y la Geografía de España, pero nada igual a la maratón que hicimos el pasado viernes día 13. Mal día para los supersticiosos, pero nosotros seguimos adelante a pesar de que el mal de ojo parecía habernos tocado con la fallida conexión del instituto. Al final conseguimos realizar los ejercicios formando grupos y usando datos. Es de agradecer que la aplicación Kahoot! no pida demasiado. Esperamos que en futuros concursos todo funcione mejor para poder disfrutar sin pérdidas ni demoras.



Jada Kahoot erabili genuen! Euskarazko aditz ariketak eta Espainiako Geografia errepasatzeko, baina 13a joan den ostiralean egin genuen maratoia bezalako ezer. Superstiziosoentzat egun txarra, baina guk aurrera jarraitu genuen, nahiz eta begizkoa egin zigutela iruditu institutuaren konexio ezin okerragoagatol. Azkenean taldeak eratuz eta datuak erabiliz ariketak egitea lortu genuen. Bada eskertzea Kahoot aplikazioa! ez itzazu datu mugikor gehiegi eska. Espero dugu galerarik ez berandutzerik gabe gozatu ahal izateko denak etorkizuneko lehiaketetan hobeto funtziona dezala.

domingo, 10 de abril de 2016

ESPAINIA FISIKOA ETA POLITIKOA eta EUSKADI FISIKOA ETA POLITIKOA.

Orokorrean, pentsatzen dugu Espainiako eta Euskadiko ingurune fisiko eta politikoa ondo ezagutzen ditugula. Egia da? Baieztatu nahi baduzue, hona hemen bi bilduma  Educaplayen egindako Espainiari eta Euskadiri buruzko ariketa interaktiboekin. Suerte!



EUROPA EZAGUTZEN: DBH-3F-KO IKASLEEK EGINDAKO IBILBIDEAK

Europa ezagutu nahi duzue? DBH-3F-ko ikasleek Europako herrialde bat aukeratu zuten ahozko aurkezpena egiteko.

Horretarako, lehenago aukeratutako herrialdeari buruzko informazioa bilatu zuten, argazkiak ere bilatu zituzten interneten eta diapositibak egiterakoan klasean ikasitako balditzak bete behar izan zituzten (Consejos para elaborar una presentación: diseño y exposición oral)

Ahozko aurkezpena egitean, klaseko kide batzuek balorazioa egiten zuten  errubrika baten bitartez. Ikasle bakoitzak ere bere autoebaluazioa egin zuen, eta, azkenean, nik ere egin nuen nirea. Lortutako emaitzekin atera zen kalifikazioa (Autoebaluazioa: %10, Koebaluazioa: %10, Irakaslearen ebaluazioa: %80).  Puntuaziorik altuak lortutako bost aurkezpenekin gida turistiko bat egin behar izango zuten.

Hona hemen aukeratutako herrialdeak eta aurkezpenak:















miércoles, 28 de octubre de 2015

EUROPAR BATASUNA LANTZEKO TEORIA ETA ARIKETAK

Orain Europa ezagutzen ari gara klasean, beraz, gure helburua izango da Europako herrialdeak hobeto ezagutzea. Horrexegatik, errepasatuko ditugu Europar Batasuneko estatu kideak eta kideak ez direnak ere bai.
  • 2013tik hauek dira Europako Batasuneko estatu kideak: Alemania (1952) , Austria (1995), Belgika (1952), Britainia Handia (1973), Bulgaria (2007), Danimarka (1973) , Errumania (2007), Eslovakia (2004), Eslovenia (2004) , Espainia (1986), Estonia (2004), Finlandia (1995), Frantzia (1952), Grezia (1981), Herbehereak (1952), Hungaria (2004), Irlanda (1973), Italia (1952) , Kroazia (2013), Letonia (2004), Lituania (2004), Luxenburgo (1952) , Malta (2004) , Polonia (2004), Portugal (1986), Suedia (1995), Txekia (2004) , Zipre (2004).
  • Gaur egun estatu kide izateko zerrenda ofizialean estatu hauek daude: Mazedonia, Turkia, Serbia eta Montenegro.
  • Sartzeko eskaera egin dutenak, baina ofizialki ez onartuak: Albania
  • Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten hautagai potentzialak: Bosnia-Herzegovina eta Kosovo.
  • Europar Batasunera gehitzeko agendan ez dauden estatuak: 
  • Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitza.
  • Mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria)
  • Mendebaldeko Balkanak (Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Georgia, Moldavia eta Ukraina)
  • Kazakhistan eta Errusia.


ARIKETAK

DIDACTALIAren bitartez, Europar Batasunaren mapa interaktiboak landu ditzakezue. Nahiz eta eguneratuak ez diren (Kroazia ez da agertzen, 2013an sartu zelako), oso interesgarriak dira lantzeko herrialdeak eta hiriburuak. Gainer, euskeraz daude:

EUROPAR BATASUNAREN MAPA INTERAKTIBOAK

LIM bat Europa Batasuna lantzeko. Gaztelaniaz dago, baina jarduera oso ona da lantzeko Europa.

LA UNIÓN EUROPEA, LIM DE FLORENTINO SÁNCHEZ MARTIN

Eta ariketak gehiago ondorengo web orrialdean: La Unión Europea

EUROPAR BATASUNA: CRONOLOGIA ETA GAUR EGUNGO EGOERA.

Nola sortu zen Europar Batasuna? Ezagutzen dugu Europar Batasunaren bilakaera? Zeintzuk izan dira gertaera garrantzitsuenak?

Galdera horien erantzunak 10 minutu baino gutxiagoko bideo honetan ikus ditzakezue:




Krisian gaudela argi dago. Baina, badakigu zergatik? Ikusi ondorengo bideoa eta zalantzak argituko dituzue. Ez da bideo berria,  2012ko bideoa da baina oso ondo ulertzen da zergatik gauden, Europan, gaurko egoeran.




Eta Espainian? Nola sortu zen krisia? Ondorengo bideoak azaltzen du. Oso kritikoa da eta, itxuraz, txantxetan eginda dago, hitz itsusiz beteta, baina, esaten duena oso serioa da.


lunes, 5 de octubre de 2015

GOOGLE MAPS. NOLA SORTUKO DUGU IBILBIDE BAT?

Geografian, proiektu bat egiten ari gara, eta jarduera bat da google maps-en bidez ibilbide bat egitea aukeratutako herrialde batekin gero gure blog-era eskegitzeko.

Nola egingo dugu? Oso erraz, begira:
  • Google maps ireki.
  • Idatziko dugu nondik nora joan nahi dugun. Adibidez, nik jarri dut Arrigorriaga Institututik Moskura hegazkinez:




  • Gero, menua ireki eta han aukeratu "pàrtekatu edo txertatu mapa"




  • Leiho berri bat agertuko da kode batekin txertatxeko blogean (HTML edizioan).



Listo!




Baina, ikasle aurreratuak bazarete, hona hemen bideo tutoriala Google Maps pertsonalizatua egiteko (4 tutorial dira):








miércoles, 30 de septiembre de 2015

EUROPA

1. ikastunitatean Europa ezagutzen ari gara. Beno, ezagutzen ez, errepasatzen. Horretarako, Educaplayen sortutako materialekin bilduma bat egin dut Europa fisiko eta politikoa lantzeko. 15 ariketak dira:



Educaplayek ikasleei lehiaketa egiteko aukera ematen die. Ikasle batzuk minduta daude (haien emaitzak ikusten badituzue, konproba dezakezue). Datorren astean, ikusiko dut ea hain onak diren azterketaren aurrean!!! 

Eta zuek, nire ikasleak baino hobeak zarete?