Inork ez du esango saiatzen ez naizela. Lehenengo ebaluazioan, bi liburu irakurtzea proposatu dizut (bata, gaztelaniaz, “El último trabajo del Sr. Luna”, César Mallorquí eta bestea, euskeraz, “Kleopatra”, Jon Arretxe). Astero, bi saio irakurketan aritu zineten momentuan gertatzen ziren zailtasunak argitzeko. Gainera, Gaztelania Mintegiok “Liburumetro” martxan jarri genuen, boluntarioa zen han irakurtzen ari zineten nobelak apuntatzea ondorengo helburuarekin: gainontzeko ikaskideak irakurketaz gozatzea zuen proposamenen bidez. Enpin, porrotez porrot.
Baina, ez du amore eman! Ni ez naiz sekula errendituko! Beldur denaren ezpatak, punta motz!
Horrexegatik, estrategia aldatu nuen, lehenengo pausua ikusi duzue dagoeneko: nobelen derrigorrezko irakurketaren ordez, ipuinen irakurketa, bideoen bidez egindako narrazioak, ulermenak…, hau da, ikusitako zailtasunak ekiditzeko jarduerak.
Bigarren pausua sarrera honen izenburuarekin lotuta dago: IRAKURZALEEN KLUBA. Gaztelania Departamentuok (Marian Calvoren ideia originala da) Arrigorriagako Institutuko DBH-3ko taldeoi proposatzen dizuegun erronka hauxe da.
Hona hemen gure proposamena:
- IZENBURUA: IRAKURZALEEN KLUBA
- PROPOSAMENA: Grabazioa mobilarekin egin behar duzue irakurritako irakurketei buruz (noblea edo komikia) edo derrigorrezko irakurketei buruz (zuen kasuan, ipuinak).
- PROIEKTUA: Grabazioak minutu eta erdi baino gehiago ezin du iraungo eta ondorengo atalak izan behar ditu:
- Aurkezpena: “Kaixo, X naiz (izenarekin nahikoa) eta DBH-3 X-n nago. Nik irakurritako NOBELA/KOMIKIA/IPUINA hauxe da: IZENBURUA, IDAZLEA, ARGITALETXEA, ORRIALDEEN ZENBAKIA.
- Edukina: zuen iruzkina egiteko ondorengo proposamenen artean aukera dezakezue bat (gogora ezazue minutu eta erdi, gehienez, iraun behar duela).
- Aukera 1: gustatu zaizuen pertsonai bati buruz hausnarketa egin eta zergatik.
- Aukera 2: zuen arreta deitu zaituzten edozein gauza bati buruz komentario bat egin.
- Aukera 3: irakurmena egin ondoren, edozein ezaguera bati buruz (“Inoiz ez gara oheratuko gauza berri bat ikasi gabe”).
- Aukera 4: esan gomendatuko duzuen liburua ala ez eta zergatik.
- HEDAPENA: Lehenegoan, posta elektronikaren bidez zuen grabazioa bidali behar didazue nik gero Institutuko IVOOX kanala igotzeko sortutako zerrendan (“radio club de lectores” izenarekin). Gainera, selfie bat bidali behar didazue liburuaren azalarekin (zuen aurpegia agertzea ez da beharrezkoa). Amaitzean, zuek zuen bologean sarrera bat argitaratu behar duzue. Idatzi behar duzue iruzkin txiki bat (liburuaren fitxa teknikoa: izenburua-idazlea-argitaletxea-orrialdeen zenbakia), liburuaren azalaren irudi bat eta, IVOOX-en sortutako HTML kodearekin, zuen grabazioa txertatu behar dituzue.
Radio club de lectores |
Informazio zehatzagoa jakin nahi baduzue, hemen daukazue Marian Calvok sortutako blogaren lotura (blog honetan ere aurki dezakezue lotura hori):
Blog: Radio Club de Lectores |
- OHARRA: Ebaluazioan zehar gutxienez bat argitaratu behar duzue.