lunes, 6 de marzo de 2017

LEHEN MUNDU GERRA

LEHEN MUNDU GERRA

1914 eta 1918. urteen artean Europak gatazka beliko bat ezagutuko zuen, bere dimentsio eta bortizkeriarengatik, aurreko borroketan antzekorik izan ez zuena. Bere garaian Gerra Handia edo Europar Gerra bezala ezagutu zena, txikia geldituko zen 1939tik aurrera mundua txikituko zuen suntsimenduaren aurrean.

Gerraren leherketa

Gatazkaren pizgarri ofiziala, Austria-Hungariako tronuaren oinordeko zen, Francisco Fernando artxidukearen erailketa izan zen 1914ko ekainaren 28an, ikasle serbobosniar baten eskutan. Alemaniak, austrohungariar inperioaren aliatuak, gerra deklaratu zion Serbiari, eta honen eraginez, Ingalaterrak, Frantziak eta Errusiak (Entente hirukoitza) gerra deklaratu zioten otomandar inperioarekin (Batasun hirukoitza edo Inperio zentralak) aliaturik zeuden Alemania eta Austria-Hungariari.

Gerraren garapena

  • Mugimendu-gerra da gatazkaren lehen faseari eman zitzaion izena. Alemaniar helburua Frantzia eta Errusiaren konkista azkarra zen ofentsiba handien bitartez. Marneko frantziar erresistentziak (1914ko iraila) garaipen azkar baten egitasmo alemaniarrak oztopatu zituen. Alemaniar barneratzea handiagoa izan zen fronte errusiarrean, azken emaitzak berdinak izan ziren arren.
  • Trintxera-gerra: 1914aren amaieratik 1917rarte fronteak egonkor egon ziren, bi alderdiak eraso handiak gauzatzen saiatu ziren arren. Verdun eta Sommeko batailak bereziki odoltsuak izan ziren, 1916an, milaka hildakorekin. Dena dela, gudaroste batek ere ez zuen abantaila garbirik lortu.
Arma berrien erabilpenak, bala leherkariak, gasak, hegazkintza eta blindatuak kasu, ez zuen garaipen militar garrantzitsurik suposatu.

1917ko krisia

1917an gerraren norabidea aldatu zuten bi gertaera garrantzitsu egon ziren:
  • Estatu Batuen sarrera gatazkan Ententearen alde: aliatuen aldeko ekonomi, material eta gizon desorekak alemaniar gudarosteek harturiko lurraldeak uzten has zitezen egin zuen. Aliatuek Marneko bigarren batailan, Aisnen eta Amiensen irabazi zuten.
  • Iraultza boltxebikea Errusian: Errusiak barne krisi larria zuen arren, armistizio errusiar-alemaniarra ez da gauzatzen 1918rarte. Alemaniar kontraerasoak Brest-Litovskeko bakea eragiten du, honen bidez, Errusia gerratik irten eta Finlandia, Polonia, Estonia, Letonia eta Lituania galtzen ditu beste lurralde batzuen artean.

Bake-itunak

Fronteen gainbeherak eta inperioen barne egoera larriak, Batasun Hirukoitza gerrarekin jarraitzearen zentzurik ezaz jabetu dadin eragiten du.
1919ko ekainean, borrokak amaitu eta urte erdi geroago, Versailleseko bake-itunak sinatzen dira, hurrengo eraginak dituelarik:
  • Irabazleentzat:
    Ingalaterra eta Frantzia indartuak ateratzen dira beraien inperio kolonialisten paperean. Nazioarteko inguruan bi erraldoi berri agertzen dira: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna.
  • Galtzaileentzat:
    • Alemania: gerra kalte-ordain izugarriak ordaindu behar ditu; lurralde nazionala galtzen du Frantzia eta Poloniaren mesedetan; Ingalaterra eta Frantziaren eskutara pasatzen diren koloniak ematen ditu; Sarreren desmilitartzea eta armadaren txikiaraztea gauzatzen da.
    • Austria-Hungaria: Inperioaren banatzea suposatzen du. Austria, Hungaria eta Txekoslovakia Estatu berri bezala azaltzen dira; Eslovenia, Kroazia eta Bosnia Serbia eta Montenegrorekin bat egiten dute Jugoslavia osatzeko; Errumaniak, Poloniak eta Italiak lurralde kontzesioak eskuratzen dituzte.
    • Otomandar Inperioa: Inperioaren desagerpena. Turkia nazio independente bilakatzen da. Gainerako bere jabetzak ingeles eta frantziar eskutara pasatzen dira.

INDUSTRIA IRAULTZA

Industria-Iraultza izenarekin ezagututako aldaketa ekonomiko handia funtsezko gertaera izan zen mundu garaikidean. Nekazari-gizarte batetik industrial eta hiritar gizarte batera pasatzea suposatu zuen, kapitalismoa eta burgesiaren boterea finkatu zituen eta proletalgoaren agerpena eragin zuen (Iturria: hiru.eus).



INDUSTRIALIZAZIOA de Ana Espinosa







lunes, 14 de noviembre de 2016

LAS PROPIEDADES TEXTUALES: ADECUACIÓN, COHERENCIA Y COHESIÓN

LAS PROPIEDADES TEXTUALES: ADECUACIÓN, COHERENCIA Y COHESIÓN

Entre los factores que determinan que un texto sea considerado como tal destacan: la adecuación, la coherencia y la cohesión. Además, este debe presentarse con corrección y la claridad.  Esto es lo que se conoce como propiedades textuales del texto.



En la siguiente presentación, veremos sus características esenciales con ejemplos prácticos:


                                      Presentación creada por el profesor Carlos Díez.

Ahora ha llegado el momento de analizar un poco más en profundidad cada una de ellas a través de los siguientes documentos:





miércoles, 2 de noviembre de 2016

IRAULTZA POLITIKOAK: FRANTZIAKO IRAULTZA

IRAULTZA POLITIKOAK: FRANTZIAKO IRAULTZA

Frantziako Iraultza ulertzeko bere aurrekariak ezagutu behar ditugu. Zergatik piztu zen? Ondo ezagutzen dugu nolakoa zen Antzinako Erregimena: pribilegiatu eta ez pribilegiatuen arteko aldeak. Horrek ondorio larriak ekarri zituen. Zein eragina zuten Ilustrazioko ideiek? Nortzuk ziren bere protagonistak? Ondo jakiteko zer gertatu zen Frantzian XVIII. mendean, hona hemen bideo bat:



Bideoa ikusi ondoren, zuen lana hasten da: Zuek izango zarete Frantziako Iraultzaren protagonista baten ondorengoa eta zure ahaidearen ideologia eta bere papera Frantziako Iraultzan defendatu behar duzue. Horretarako, ikertu behar duzue pertsonai horri buruz. Nortzuk izan ziren bere etsaiak? Nortzuk bere lagunak? Zer dakigu orain bere bizitzari buruz? Gainera, asmatu edo ikertu (pertsonaiaren arabera) zer gertatu zen bere familareki bera hil ondoren gaur egun arte. Informazio hori bildu eta gero,  aurkeztu behar duzue pertsonai hori ikaskide aurrean.

  1. Jean Paul Marat
  2. Frantziako Luis XVIa
  3. Maria Antonieta
  4. George Jacques Danton
  5. Charlotte Corday
  6. Olympe de Gouges
  7. Nicolas de Condorcet, Condorcet-eko markesa
  8. Napoleon
  9. Austriako Maria Luisa
  10. Josephine de Behauarnais
  11. Robespierre
  12. Joseph Ignace Guillotin
  13. Théroigne de Méricourt 
  14. Emmanuel Joseph Sieyès
  15. Jeanne Marie Roland

MATERIAL OSAGARRIA:

Bideo honetan (euskaraz) ikus dezakezue Frantziako Iraultzaren zioak:


Eta hemen aurkezpen oso ona Ana Espinosa irakasleak egindakoa:



FRANTZIAKO IRAULTZA de Ana Espinosa

Amaitzeko, ezin dut ahaztu Bederatzien blogarekin egindako lana 2014-2015 ikasturtean: FRANTZIAKO IRAULTZA. Ikasleen aurkezpenek lagunduko dizkizuetelakoan nago.


Bibliografia (material osagarria):

Personajes de la Revolución francesa

La Rèvolution française (personajes)

Biografías de la Revolución francesa

Iraultza politikoak (Miriam Colmeneroren site)


Orain. gure ahotsa altxatuko dugu injustiziak eta zapalketak salatzeko, eskubideak eta gizon-emakumeen askatasuna defendatzeko:


martes, 18 de octubre de 2016

Mir espaziuntzi errusiarra

Oso gazteak zaretenez, beharbada ez duzue inoiz entzun ezer Mir espaziuntzi errusiarrari buruz. Hala ere, orain dela urte batzuk, oso ospetsua zen eta, askotan, komunikabideetan pil-pilean zegoen eta beti entzun genezakeen zeozer horren gainean.

irudia Wikipediatik aterata


Hona hemen wikipediak esaten duena:

Mir (errusieraz: Мир, «bakea» edo «mundua») Errusiaren espazio estazioa izan zen, jatorriz sobietarra zen baina SESB banatzean errusiar izatera pasatu zena. Mir estazioak bost urte irautea aurreikusi zen hasieran, baina azkenean hamahiru urte iraun zuen. Munduko lehen espazio estazio jendeztatua izan zen, eta Errusiaren espazio programaren bukaera. Han kosmonautak eta astronautak ibili ziren.

Irudia Wikipediatik aterata


Mir estazioa modulu ezberdinak gehituz eraiki zen, 1986. urteko otsailaren 19an jaurti zuten lehengo modulua eta hortik aurrera besteak eta 1996an azkenengoa jaurti zelarik. Lurretik 300-400km-tara zegoen eta bi orduro orbitatzen zuen Lurra. Bertan zientziarekin loturiko esperimentu ugari eta obserbazio astronomikoak, errekor asko hautsiz. 1997an sute baten ondorioz, estazioa zahartzen hasi zen. Honek guztiak estazioaren desorbitatzea eta atmosferan suntsitzea ekarri zuen. 2001eko martxoaren 23an suntsitu zuten era kontrolatuan. MKS misioen (Buran sobietar anezka proiektua) jomuga bezala erabiltzea zuten helburu baina geroago bere misioak aldatu egin ziren Buran proiektua bertan behera gelditu ondoren.


Ziur nago, gehiago jakin nahi duzuela. Horretarako primeran dago ondorengo bideoa (gaztelaniaz): 


Orain, "Sei hilabete mir espaziuntzi errusiarran" irakur dezakegu.

Shannon Lucid NASAKO astronauta amerikarra sei hilabeterako bidali dute Mir espazio estaziora. Lurrera itzuli baino lehen, bere esperientziaren berri ematen du.

Ulermen ariketak egin ondoren, astronautaren azalean jarri behar duzuela. Imajina ezazue nola izango den bizitza espaziontzi barruan: klaustrofobia, bakardadea, paranoiak...? Astronauta izateko froga oso gogorrak jasan behar dira.

Beharbada, behar duzue laguntza bat haren lana ulertzeko. Horretarako, filme bat ikus dezakezue:


Space Cowboys (2000) - Español from RjLebrancón on Vimeo.

Beharbada, filmea luzea denez, ez izango duzue denbora ikusteko. Baina badago umorezko telesaia The Big Bang Theory (egia esan, nire umorezko telesairik gustukoena) non agertzen den astronautaren esperientzia espaziontzi barruan: 


Orain, zuen txanda da. Idatzi behar diozue eskutitz bat maite duzuen pertsona bati zuen esperientzia kontatzen. Egin behar duzue, beti bezala, Drive dokumentu batean, nik zuzentzeko. Behin zuzenduta, kopiatu behar duzue zuen blogean sarrera batean (izenburuan espaziontzi hitza agertu behar da eta etiketatu EUSKARA eta zuen izena-rekin)

viernes, 9 de septiembre de 2016

Beldurrak dituzu? Hasierako jarduera Euskal Hizkuntza eta Literaturan.

Beldurtiar zarete? Ez? Zer ematen diezue beldurra?

Gauari?



Animalia basatiei?



Mamuei? ...

Egia esan, horiek haurren beldurrak dira. Helduen beldurrak beste batzuk dira: gaixotasuna, zahartasuna, burua galtzea, heriotza, bakardadea...


Gure beldurrak pizteko Guy de Maupassant-ek idatzitako Ipuin Beldurgarriak bildumatik ipuin bat irakurriko duzue . Hala ere, ez dugu irakurriko ipuin osoa. Amaiera asmatu edo, hobeto esanda, sortu behar duzue. Gero jarduera batzuk egingo dituzue ipuin horri buruz. 

Behin zuzenduta, blogera igoko duzue. 


Eta gogoak badituzue,  hemen dago audioliburua gaztelaniaz!!








miércoles, 7 de septiembre de 2016

ERDI AROA ETA ARO MODERNOA

Aurten, Historia landuko dugu, hain zuzen ere, Aro Garaikidea. Lehenengoan, komeni zaigu nola deitzen diegun Aro historikoei errepasatzea. Horretarako, Euskara arloan emandako iazko fotokopiak erabiliko ditugu. 



Erdi Aro eta Aro Modernoari buruzko ezaugarri nabarmenak gogoratzeko, taldeka jarduera bat egingo ditugu.  Berritzegunek prestatutako materiala (Ikusmugak zabaltzen) erabiliko dugu., lehenengo hiru jarduerak egiten.

1. JARDUERA: Erdi Aroari buruzko baieztapenak argitzea:


2. JARDUERA: Erdi Aroari eta Aro Modernoari buruzko irudiak aztertzea eta parragrafo batzuekin erlazionatzea:


3. JARDUERA: Murala egin!