1:00 ordu bata
2:00 ordu biak
3:00 hirurak
4:00 laurak
5:00 bostak
6:00 seiak
7:00 zazpiak
8:00 zortziak
1:05 ordu bata eta bost
1:15 ordu bata eta laurden
2:15 ordu biak eta laurden
4:20 laurak eta hogei
5:25 bostak eta hogeita bost
6:30 sei eta erdiak
6:35 zazpiak hogeita bost gutxi(ago)
10:45 hamaikak laurden gutxi(ago)
11:55 hamabiak bost gutxi(ago)
Ordua zehaztasunik gabe adierazteko:
laurak dira gutxi gorabehera
laurak edo dira.
laurak inguru dira.
ZER ORDUTAN?
Erantzunean atzizki hauek jartzen dira:
-etan: ordu osoetan, laurdenetan eta erdietan.
-(e)an: minutu solteetan.
-tan: "gutxiago" esamoldean.
- hiruretan, laurak eta laurdenetan, bost eta erdietan...
- hirurak eta hamarrean, laurak eta hogeian...
- zazpiak hamar gutxiagotan...
Zehaztasunik gabe:
Lauretan gertatu da, gutxi gorabehera.
Laurretan edo gertatu da.
Laurak inguruan gertatu da.
Laurak aldean gertatu da.
ZER ORDUTATIK ZER ORDUTARA?
Erantzunean atzizki hauek erabiltzen dira:
-etatik / -etara: ordu osoetan, laurdenetan eta erdietan.
-(e)tik / -(e)ra: minutu solteetan.
-tatik / -tara: "gutxiago" esamoldean.
- zortzietatik hamar eta erdietara.
- hamarrak eta bostetik hamaikak eta hogeira.
- hirurak hogei gutxi(ago)tatik laurak hamar gutxi(ago)tara.
Batzuetan -etara atzizkiaren ordez -ak arte egitura erabiltzen da, batez ere ordu osoak, laurdenak eta erdiak direnean.
- seietatik zazpiak arte, zazpietatik zazpi eta erdiak arte, bederatzietatik hamar eta laurdenak arte.
ORDUAK LANTZEKO MATERIAL OSAGARRIA:
Create your own Playlist on LessonPaths!
No hay comentarios:
Publicar un comentario