martes, 18 de octubre de 2016

Mir espaziuntzi errusiarra

Oso gazteak zaretenez, beharbada ez duzue inoiz entzun ezer Mir espaziuntzi errusiarrari buruz. Hala ere, orain dela urte batzuk, oso ospetsua zen eta, askotan, komunikabideetan pil-pilean zegoen eta beti entzun genezakeen zeozer horren gainean.

irudia Wikipediatik aterata


Hona hemen wikipediak esaten duena:

Mir (errusieraz: Мир, «bakea» edo «mundua») Errusiaren espazio estazioa izan zen, jatorriz sobietarra zen baina SESB banatzean errusiar izatera pasatu zena. Mir estazioak bost urte irautea aurreikusi zen hasieran, baina azkenean hamahiru urte iraun zuen. Munduko lehen espazio estazio jendeztatua izan zen, eta Errusiaren espazio programaren bukaera. Han kosmonautak eta astronautak ibili ziren.

Irudia Wikipediatik aterata


Mir estazioa modulu ezberdinak gehituz eraiki zen, 1986. urteko otsailaren 19an jaurti zuten lehengo modulua eta hortik aurrera besteak eta 1996an azkenengoa jaurti zelarik. Lurretik 300-400km-tara zegoen eta bi orduro orbitatzen zuen Lurra. Bertan zientziarekin loturiko esperimentu ugari eta obserbazio astronomikoak, errekor asko hautsiz. 1997an sute baten ondorioz, estazioa zahartzen hasi zen. Honek guztiak estazioaren desorbitatzea eta atmosferan suntsitzea ekarri zuen. 2001eko martxoaren 23an suntsitu zuten era kontrolatuan. MKS misioen (Buran sobietar anezka proiektua) jomuga bezala erabiltzea zuten helburu baina geroago bere misioak aldatu egin ziren Buran proiektua bertan behera gelditu ondoren.


Ziur nago, gehiago jakin nahi duzuela. Horretarako primeran dago ondorengo bideoa (gaztelaniaz): 


Orain, "Sei hilabete mir espaziuntzi errusiarran" irakur dezakegu.

Shannon Lucid NASAKO astronauta amerikarra sei hilabeterako bidali dute Mir espazio estaziora. Lurrera itzuli baino lehen, bere esperientziaren berri ematen du.

Ulermen ariketak egin ondoren, astronautaren azalean jarri behar duzuela. Imajina ezazue nola izango den bizitza espaziontzi barruan: klaustrofobia, bakardadea, paranoiak...? Astronauta izateko froga oso gogorrak jasan behar dira.

Beharbada, behar duzue laguntza bat haren lana ulertzeko. Horretarako, filme bat ikus dezakezue:


Space Cowboys (2000) - Español from RjLebrancón on Vimeo.

Beharbada, filmea luzea denez, ez izango duzue denbora ikusteko. Baina badago umorezko telesaia The Big Bang Theory (egia esan, nire umorezko telesairik gustukoena) non agertzen den astronautaren esperientzia espaziontzi barruan: 


Orain, zuen txanda da. Idatzi behar diozue eskutitz bat maite duzuen pertsona bati zuen esperientzia kontatzen. Egin behar duzue, beti bezala, Drive dokumentu batean, nik zuzentzeko. Behin zuzenduta, kopiatu behar duzue zuen blogean sarrera batean (izenburuan espaziontzi hitza agertu behar da eta etiketatu EUSKARA eta zuen izena-rekin)