miércoles, 28 de octubre de 2015

ADITZ TRINKOAK ETA PERIFRASTIKOAK. ADITZAREN ASPEKTUA

Aditz trinkoa osagai bakarraz eratutako aditza da, eta unean bertan gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du. Adibidez: nator («une honetan etortzen ari naiz») edo nentorren («une hartan etortzen ari nintzen»). Aditz trinkoetan informazio osoa (esangura, pertsona, aldia...) hitz bakar batean dago bilduta; aditz perifrastikoa ordea, bi elementuk osatzen dute: aditz nagusiak eta aditz laguntzaileak, alegia (joaten naiz, irakurri nuen, idatziko dugu...). Aditz trinkoa aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen da.

Aditz trinkoen kopurua mugatua da, aditz gehienak perifrastiko gisa bakarrik joka daitezke, gutxi batzuk izanik era trinkoan joka daitezkeenak. Forma trinkoa baduen aditza, gainera, perifrastiko gisa ere joka daiteke, beste aditzen era berean.



ADITZ ASPEKTUA




ARIKETAK

KERMAN ARANTZAZUN

Bideo-pasartea ikusi ondoren, hasi ariketak egiten:
  • Ikusitako pasarteari buruzko galderei erantzun
  • Denbora adierazteko hitzak sailkatu
  • Aditzaren aspektua kontuan hartuta, esaldiak osatu
  • Beste egunean egitura okerrari buruzko azalpena irakurri ondoren, esaldiak zuzenak diren ala ez adierazi
  • Hitzak errepikatuz osatutako egitura erabiliz, hainbat esapide euskaratu

No hay comentarios:

Publicar un comentario