miércoles, 30 de septiembre de 2015

MOBILAREN ERABILPENA KLASEAN

Ikasturte honetan, Arrigorriaga Institutan,  IKT baliabideen artean nobedade bat dago: MOBILAREN ERABILPENA AULAN!

Orain arte, mobilaren erabilpenari buruzko arauak hauexek ziren: Irudia zein soinua graba dezakeen edozein aparailu elektroniko –eskuko telefonoak, mp4ak eta gisakoak- erabiltzea erabat debekatuta dute ikasleek institutu barruan, geletan nahiz gainerako lekuetan, patioa eta jantokia barne.


Baina, Kontseilu eskolarrak erabaki du mobila tresna oso baliotsua izan daitekeela, ondo erabiltzen badugu. Horrexegatik arauak aldatu dira: Telefono edota bestelako gailu mugikorrak, institutu barruan, eskola orduetan jarduera didaktiko-pedagogikoak egiteko erabil daitezke, irakasleek antolatuak, bai saio lektiboetan, bai irteeretan. Patioan eta jantokiko jolastorduetan erabilera arrunta baimenduta izango da, baina, beste pertsonen pribatasuna errespetatu egin behar dela kontuan hartuz. Baimenik gabe, edo pertsona baten irudiaren kontrako argazkiak edo edozein motatako grabaketak ezin dira egin. Baimenduta egon arren, irudiak,bideoak edota grabaketak ezin izango dira argitaratu.


Beraz, klaseko lehenengo egunean aprobetxatu dugu aplikazioak mobilean jartzeko (WIFIren arazoak konpondu ondoren). 

Hona hemen, momentuz, instalatutako apps-ak:

EDMODO hezkuntzarako sare-sozial da, eta guk erabiltzen dugu materialak eskegitzeko, zalantzak argitzeko, frogak egiteko, oharrak jartzeko, azterketaren egutegia ikusteko... Aplikazio honekin, ikasleek egunero nik bidaltzen dizkiedan mezuak irakur ditzakete notifikazio baten bidez. Pixkanaka-pixkanaka, ia ikasle guztiok hasi dira mezuak erantzuten. Bidea luzea da, baina helburura helduko gara. 


Oso interesgarria da SOCRATIVE. Aplikazio honekin irakasleek ezagutuko dute  klase berean  ea ikasleek gaia ulertu duten ala ez, haien feedback aztertuz. Momentuz, bi aldiz erabili dut, internet -en eta ordenagailuaren arazoak sortu baitira.



Asmoa da ere KAHOOT! apps erabiltzea., talde artean lehiaketak egiteko. Uste dut datorren astean erabiliko dut Euskara azterketa errepasatzeko.



Eta jarraituko dugu hezkuntzarako aplikazioak instalatzen!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario